domingo, 15 de diciembre de 2013

WERT



Werten erreforma


   Werten erreforma, Wertek egindako erreforma bat da. Wert hezkuntza ministroa da eta bere alderdi politikoa PPa da. Erreforma honek puntu batzuk dauzka betetzeko. Ni puntu hauen kontran nago. Jende asko erreforma honen kontra dago, horregatik kalera atera dira manifestazioak egitera. Hasieran esan zuten erreforma hau bi urte barru jarriko zutela baina gero esan dute hiru urte barru jarriko dutela.

  Erreforma honek daukan puntu bat, hau da, D.B.H. bukatzen duzunean azterketa final bat egin behar duzu, hau errebalida deitzen da. Azterketa honetan D.B.H.  egin eta ikasi duzun guztia sartzen da. Azterketa honek huts egiten baduzu D.B.H. guztia ez duzula gainditu esan nahi du, nahiz eta D.B.H. osoan oso nota onak atera. Nire ustez hau ez da bidezkoa ikasleentzat. Adibidez, ikasle batek zortzi bat badauka batez bestekoan eta azterketa horretan lau bat ateratzen badu, ez zen izango bidezkoa.

  Beste puntu bat bekena da, sei bat baino gutxiago ateratzen baduzu batxilergoan ez dizute emango bekarik, baina dirua badaukazu nahi duzun ikasketa egin izango duzu. Adibidez, bost bat ateratzen baduzu ez dizute beka emango,  dirua ez baduzu ez duzu ikasiko zuk nahi duzuna, orduan ezin izango duzu ezer egin ikasi duzun guztiarekin. Nire ustez ikasleoi lagundu behar digute gizaldi berria garelako.

   Beste puntu bat da erlijioena: erlijioa kontatuko du batxilergo nota finalean, hau txarragoa izango da pertsona batzuei batez bestekoa jaitsiko zaielako;  hori ez da bidezkoa, erlijioan oso txarra bazara baina adibidez matematikan oso ona zara, erlijiogatik batez bestekoa jaitsiko dizute.


   Politiko batzuk esaten dute erreforma honek dena hobetuko duela baina nik ez dut uste hori gertatuko denik. Lehenengo, erreforma hau oso garestia da.  Espaina krisian dago, horregatik ezin izango dugu aurre egin, gainera bakarrik PPak nahi du erreforma hori egin. Ikasle askok esaten dute ezetz erreforma honi egiteari, gainera hau ikusten da manifestazioak egiten dutenean.

   Erreforma hau jartzen badute ondorioa izango da langabezi gehiago egotea ,  jendeak prestakuntz gutxiago edukiko dutelako, PPak ez digulako ematen behar dugun prestakuntza. Azkenean hobeto izango da ikasletan inbertitzea horrela hobetuko zen pixka bat Espainaren egoera.

  Nire ustez ikasletan ez badute inbertitzen dena txarragoa joango da eta Espaina pikutara joango da. PPak entzun behar zien ikasleei eta ez galdu denbora beste garrantzi gutxiago duten gauzetan. Beraiek bakarrik pentsatzen dute hauteskunde orokorretan, ondorioz beste gauzetatik galtzen dute interesa. Horregatik, herritarrok hain haserre gaude beraiekin, ez zaielako interesatzen gure egoera.


Andrea Bueno Fernandez 2ºC